Santurtzi: itsas-zapore askotariko planak

Sesión-5-(224)

Bilbotik 20 minutura trenez edo metroz Santurtziko arrantza-portuaz goza dezakezu. Leku pribilegiatua da, non itsasoaren zaporeek eta itsas izaera nahasezinak herrialdea bisitatzen dutenak liluratzen dituzten.

Ehun urtetik gorako Arrain Salmentaren Etxean arrantzaleen kofradia, enkanteen aretoa eta lonja daude, bertan egunero deskargatzen eta saltzen da arrain freskoa.

Eraikin horretan bertan Itsasoaren Museoa, Santurtzi Itsas Museoa, bisitatu dezakezu, itsasoko lanbideetan barrena, pertsonaia historiko enblematikoen eskutik. Bisita antzeztuak eskaintzen ditu, arrain-enkantearen simulazio batekin amaitzen direnak.

puerto-pesquero-b-(1)

Itsas pasealekuak Bizkaia Zubiarekin (Zubi Esekia) lotzen du arrantza-portua, eta Abrako Badiaren ikuspegi zoragarria eskaintzen du. Oinez edo botean, sardina-saltzaile ospetsuen bidea egitea proposatzen dugu, "Sardina freskue" garrasiak entzuten. Txingarretan egindako sardina aberatsekin edo sasoiko beste arrain batekin amaitu dezakezu ibilaldia.

Bisitatu www.visitsanturtzi.eus webgunea udalerriak eskaintzen dituen planak eta esperientziak ezagutzeko.

Santurtzi Turismo Bulegoa

944 83 94 94   -   turismo@santurtzi.eus

Suscríbete a nuestra Newsletter

Tenemos el mejor contenido de calidad turística y te lo enviamos a tu bandeja de entrada todos los meses.

Te van a encantar