Bi urtez Txakolin Egun tradizionalak ospatu gabe egon ondoren, gastronomiaren jai herrikoi bihurtu dena ospatzeko gogo biziz itzuli dira, Getariako Txakolinaren dastatzea bertako produktuekin konbinatuz.
Txakolin Egunak txakolin tradizioko hainbat herritan ospatzen dira. Aiako Txakolin Egunean, igandean, apirilaren 10ean, 10 upategik hartuko dute parte, eta 600 bat botila txakolin eskainiko dituzte: Aizpurua, Ameztoi, Arbela, Arregi, Basa-Lore, Hiruzta, K5, Katxiña, Talai Berri eta Zudugarai.
Txakolinaren dastaketarekin batera, Euskal Herriko behi-okelaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, burduntzian erreta (txingarretan). Zizurkilgo Joxean Harategia eta Villabonako Musturinea Harategiek lagunduko dute pintxoak prestatzen.
Ziur asko gozatuko duzuen itzulera!
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.





