Desagertzeari uko egiten dioten euskal artzainak

Gehiago:

Gipuzkoako hegoaldeko mendiguneetatik hasi eta behealdean edo kostaldetik gertu dauden belardietaraino, artzainek urte osoan laguntzen dituzte beren artaldeak. Udaberrian, udan naiz udazkenean ibiltzen dira alturako larreetan, eta neguan haranetatik larre naturalak aprobetxatzeko. Artzainen zona printzipalak hauek dira: Aralar, Aitzgorri, Altzania, Zaraia eta Ernio, Izarraitz, Arno eta Ipuliño.
Artzainaren bizitza ez da erraza eta bai oso bokaziozkoa. Gainera, neurri handi batean, eguraldi txarraren mende dago.

Artaldeak larre garaietan elikatzeko duen beharra dela eta, artzainak hilabete batzuk eman behar ditu mendian (maiatzetik urrira edo azarora). Garai horretan artzainak erabiltzen zuen gela "borda" edo "txabola" izenez ezagutzen da. Oraindik ikus daitezke babesleku gisa balio duten eraikin hauek, duela 100 urtekoak ez bezala, ondo hornituta daudenak.
Artzain eskolak
Arantzazuko Santutegitik 3 km-ra dagoen Gomiztegiko Artzainen Eskola da Euskadin artzaintza-jarduerak duen errotze handiaren froga. Eskola honetan prestakuntza intentsiboko eta etengabeko ikastaroak eskaintzen dira ardi-sektoreko etorkizuneko eta egungo profesionalentzat.
Eskola honetan egiten den jarduera ezagutzeko, aurrez hitzordua eskatuta, Gomiztegi Baserrira bisita gidatuak, esnekiak dastatzea (Idiazabal gazta, gazta urdina) edo artzain txakurraren erakustaldia antolatzen dira, besteak beste.
Gomiztegi baserria eta Artzain eskola
Gomiztegi Baserria (Arantzazu) 20570 Oñati (Gipuzkoa)
T.: 943 251 008 www.gomiztegi.com