“Holandarrek zutik jan eta hitz egitea gogoko dute”


Noiz erabaki zenuen gida hauek idaztea?
2007tik bizi izan naiz Donostian, eta beti idatzi nahi izan dut lurralde hauei buruzko bidaia-gida bat. Espainiari buruz idazten aritua nintzen argitaletxeak nirekin harremanetan jarri zirenean lan hau proposatzeko.
Nolakoa izan da sortze prozesua?
Argitaratu berri diren bi gidak oso desberdinak dira eta prozesua ere desberdina da. Zalantzarik gabe, denbora behar duzu, baina idaztea pasioa da niretzat.
Nolakoak dira bi gida hauek?
Time to Momo gidak Bilbo, Donostia eta Euskal Kostaldea ditu ardatz. Praktikoagoa da. Ibilbideak, bisitatzeko tokirik onenak, bisita bakoitzaren deskribapen laburra, bisita-ordutegiak eta abar biltzen ditu.
Besteak oso ikuspegi pertsonala du gehien gustatzen zaizkidan lekuei buruz, bestelako ukitu batekin, pertsonen istorioen bidez, anekdoten bidez. Nik neuk egindako argazkiekin ilustratuta dago.

Zer dute amankomunean Euskal Herriak, Errioxak eta Nafarroak?
Kulturak, gastronomiak, historiak eta Done Jakue bideak lotzen dituzten hiru eskualde dira. Hirurak gailentzen dira sukaldaritzan, ardoetan eta paisaian. Gainera, gertu dauden eta denbora gutxian bisitatu daitezkeen lurraldeak dira.
Gidari gisa ere lan egiten duzu. Zerk erakartzen ditu Belgika eta Holandako turistak?
Batez ere, gastronomiak erakartzen ditu. Gehien harritzen dituena pintxo tabernak dira, dagoen giro ona. Zutik egotea zerbait jaten eta beste pertsona batzuekin hitz egitea. Paradisu gastronomikoa da, gainera paisaia batzen badiozu izugarri gustatzen zaie.
Zure gidan hemen egin diren telesailak, filmak, eleberriak aipatzen dituzu. Zergatik?
Hemengo kultura beste diziplina batzuen bidez kontatzea gustatzen zait, zinemaren bidez adibidez. Logikoa iruditu zitzaidan aipatzea "Game of Thrones", Woody Allenen filmaketa Donostian edo "la Ciudad Blanca" eleberria. Netflixen ikus daitezkeen "8 apellidos vascos" filmak ere aipatzen ditut.
Hau gustatu bazaizu, ez galdu:
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.