‘Lumen, maitasun istorio bat’, txotxongilo erraldoiak Tolosan

LUMEN-1-(003)

Ostiralean, ekainak 10, 22:00etan, Tolosako kaleetan ‘Lumen, maitasun istorio bat’ ikuskizuna ikusi ahal izango dugu. S.A.Marionetas konpainia portugaldarraren ipuina da, kritikak txalotua eta nazioarteko hainbat sariren jabea. Argi bila dabilen izaki bati buruzko istorioa da eta urruneko lurretatik iritsitako energia horren eramaile batzuei esker aurkituko du.

LUMEN-3-(002)

Ordubeteko ikuskizuna da, kalejira baten eta istorioaren eszenifikazioaren artean, eta bost metroko altueran kontatuko da. Bi irudi handi ikus ahal izango dira, hiru metro inguruko txikiago batzuez gain. Txotxongilo berezi eta arinak, egun hauetan konpainiarekin Tolosako Ferialekuan entseatzen aritu diren boluntarioek eramango dituztenak, ekitaldiaren antolatzailea den TOPIC-en gidaritzapean.

Tolosan barna ibiliko diren hamar txotxongiloak Natacha Costa diseinatzaile portugaldarrak egin ditu, eta ehun langilek lagundu zioten. Gorputzeko atal desberdinak dituzte argiztatuak, ondorioz automata itxura hartzenn dute, mekanikoa eta dotorea. Armazoia agerian, Leonardo da Vincik garatutako robot humanoidearen antzekoa da, polea eta sokaz hornitutako zaldun mekanikoa.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar