Steven Ekholm: “Ezin duzu pelota partido bat galdu”

Steven Ekholm
Steven Ekholm

Steven Ekholm Euskadirekin maiteminduta dagoen suediar bat da, Mitt Baskien gidaren egilea eta gastronomo ospetsua. Laguardia, San Juan de Gaztelugatxe eta pilota partida on bat ditu nahiago bisitatzen gaituenean.

Zer du Euskadik beste leku batzuetatik bereizten duena?

Adibidez, galdu ezin duzun gauza paregabe, txundigarri eta girotua frontoi bateko euskal pilota partida da.

Galdu ezin dituzun 4 ezinbestekoak.

Gastronomia bere bertsio guztietan.

Sanferminak. Jai guztien ama da!

Euskal kostaldea autoz (geldialdiak eginez).

Mendi ibilaldiak Iratiko baso nafarran, batez ere udazkenean, kolore ikusgarriak dituztelako.

Gehien gustatzen zaizun herria?

Laguardia, leku zoragarria da.

Zure txokorik gustukoena ibilbide turistikoetatik kanpo?

San Juan de Gaztelugatxe leku magikoa da, baina, Juego de Tronos telesailak bertan eszena batzuk grabatu dituenez, baliteke dagoeneko turistaz beteta egotea.

Zein jatetxe edo taberna dituzu gustukoen?

Handienen artean, Azurmendi, Etxanobe, Etxebarri, Arzak, Elkano, eta Akelarre ditugu, eta beste batzuk ere gomendatzen ditut, sinpleagoak eta oso onak: Aratz (Donostia), Alameda (Hondarribia), Katxina (Orio), Bideko (Lezama-Amurrio), eta Baserriberri (Iruñea).

bHotlist_escritor_Stevedn-Ek

"Mitt Baskien" da Euskadiri

buruzko lehen gidaliburua

suedieraz argitaratuta

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Asko gustatuko zaizu