Ezagutu gaztaren ibilbidea Araban

Queso de Idiazabal
Queso de Idiazabal

Araba nekazaritzari eta abeltzaintzari lotutako elikagaien artisau-lanketagatik nabarmentzen da, eta horien artean gaztak argi propioa du. Lurraldea, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroarekin batera, munduko gaztarik onenetako baten ekoizlea da, Idiazabal gazta, latxa edo karrantzar ardiaren esne hutsarekin egina.

Arabako hainbat eskualdetan banatutako hogei bat ustiategik egiten dute gazta hau, zapore eta kalitate apartekoa, eta gutxienez bi hilabetez ondu behar da.

Ekoizle gehienak beren ardietatik datorren esneaz elikatzen dira eta ingurumena eta landareen zikloa errespetatuz lan egiten dute.

Gaztandegi horietako batzuek bisitaldiak eskaintzen dituzte, artzainen eskutik gastronomia bikaintasuneko produktu hau nola egiten den ezagutzeko.

Era berean, gazta dastatzeko hastapen labur bat jasotzen dute bisitariek, eta Idiazabal gazta probatzen dute, zaporearen ñabardurak antzematen ikasteko.

a1-009

Araban munduko gaztarik

onenetako bat ekoizten da,

Idiazabal gazta

Gaztandegiak bisitatu

AZKARRA B/ Arriba, 13 Galarreta 945 042 129

LA LEZE La Leze Ilarduia Baserria 945 304 158

OLANO C/ San Esteban, 6 Egino 945 304 244

Hiru gaztandegi hauek bisitaldiak eskaintzen dituzte larunbatetan, urte osoan zehar, 17:00etan, abuztuan izan ezik, Arabako Lautadako Turismo Bulegoan erreserba egin ondoren (945 302 931, info@arabakolautada.eus). Nahieran ere egiten dira bisitak, behar adina denboraz jakinaraziz gero.

Aurretiko hitzorduarekin

ATXETA Atxeta Oleta Baserria 945 450 167

BASTERRA Goiuri, 13 Goiuri 945 437 279

IZORIA B/ Ibarra, 27 Izoria 945 399 138

AGUIÑIGA B/ Larrabe, 1 Aguiñiga 945 399 257

Lau gaztandegi hauetako bisita aldez aurretik hitzartu behar da jabeekin, adierazitako telefonora deituta.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Harremanetan jar zaitezke gaztandegiekin edo Arabako Lautadako (945 30 29 31), Zuiako (945 43 04 40) eta Ayalako (945 39 37 04, 944 03 49 30, 945 39 62 10, 945 39 94 14) turismo-bulegoekin.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te van a encantar