“Gastronomia eta Lurraldeak”, Debagoieneko zaporeak

cartel-DEF_G&l-32x55

Azaroaren 19-20ko asteburuan Debagoeina eskualdeko baserrietara eta bertako produktuak ekoizteko finketara doako Bisita Gidatuak eskaintzen dira. Bisitaldiak ekoizle edo kudeatzaileen eskutik egingo dira, kanpoko zonaldeak eta barruko instalazioak zeharkatuz eta eskaintzen duten produktua dastatuz.

AIwwwwMG_9609

2022ko azaroko hirugarren asteburuan eskainiko diren bisitak 3 produkturen inguruan antolatu dira: gazta, gatza eta txokolatea. Lehenengo biak Antzuolako eta Oñatiko baserrietan egingo dira, eta hirugarrena eta laugarrena Oñatiko eta Gatzagako museoetan.

'Gastronomia eta Lurraldea' proiektua joan den udan hasi zen. Hilabete honetan hasi eta datorren urtean zehar hainbat proposamen plazaratuko ditu. Asmoa da, besteak beste, eskualdean sortzen, ekoizten edo prozesatzen diren elikagaien inguruko bisitak antolatzea eta bisitariari eskualdeko jatetxeetako menuetan dastatzeko aukera berriak eskaintzea.

Bisitak

Belarditik mahaira: artaldearen erabilera, gaztandegia eta dastaketa.

Tokia: Antzuolako Amatxo gaztandegia. Noiz: azaroaren 19an eta azaroaren 20an, 11:00etan. Iraupena: 2 ordu. Hasiera puntua: Amatxo gaztandegia. Hizkuntza: eskariaren arabera.

Kakao-zakuaren bidaia/abentura: Amerikatik Oñatira itsasontziz, trenez edo astoz.

Non: Oñatiko Txokolateixia Museoa. Noiz: azaroaren 19an, 17:00etan eta azaroaren 20an, 11:00etan. Hasiera puntua: Chocolateixia; Iraupena: 75 min.; Hizkuntza: eskariaren arabera.

Urre zuriaren paisaia.

Tokia: Leintz Gatzagako Gatzaren Museoa. Noiz: azaroaren 19an, 12:00etan. Hasiera: Gatzaren Museoa; Iraupena: 45 min.; Hizkuntza: Eskariaren arabera

Artzaintzaren eta gaztandegiaren sekretuak Gomiztegi baserrian.

Tokia: Gomiztegi Artzain Eskola. Noiz: azaroaren 20an, 11:00etan. Hasiera puntua: Gomiztegi baserria. Iraupena: 75 min.; Hizkuntza: eskaeraren arabera.

DSwwwC_1369

2022ko azaroko hirugarren asteburuan eskainiko diren bisitak 3 produkturen inguruan antolatu dira: gazta, gatza eta txokolatea.

Izen-emateak

  • Informazioa eta erreserbak:
    infoturismo@debagoiena.eus
    943 79 64 63 (Debagoieneko Turismo Bulegoa)
    turismodebagoiena.eus

GASTRONOMIA ETA LURRALDEA programa Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune Sailaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du.

Ez galdu:

10 giltzarri Bertizko Parke Naturala ezagutzeko

Udaberri honetan, baso hostoerorkor, erreka eta laino ugariz osatutako naturgunean galtzea baino hoberik ez dago. Ezagutu Nafarroako Parke Natural ikusgarria, Bertiz, ezagutzeko 10 gakoak.

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar