Mendaroko txokolateak, bisita gozo bat

Chocolates, Mendaro
Chocolates, Mendaro

1850ean Bernard Saint-Gerons frantziarra Euskal Herrira iritsi zen. Regilgo neska batekin ezkondu zen, eta Mendaron jarri zuen bizilekua, gaur egun txokolatea egiten jarraitzen den etxean.

1850 inguruan Bernard Saint-Gerons frantziarra 3. karlistadaren ondorioz iritsi zen Euskal Herrira. Regilgo neska batekin ezkondu zen, eta Mendaron jarri zuen bizilekua, gaur egun txokolatea egiten jarraitzen den etxean.

Bernardo, produktu kolonialak merkaturatzen aritu zen eta denda bat jarri zuen bere etxean, kakaoa, azukrea, banilla, kafea eta abar saltzeko. Garai hartan Deba ibaia, etxe ondotik igarotzen dena, nabigagarria zen, eta ibaitik txalupak iristen ziren itsasoz haraindiko produktuekin, eta oraindik ere etxetzar zaharraren hormetan ikus daitezkeen burdinetan amarratzen ziren, dagoeneko 200 urte baino gehiago baititu.

Tienda de Mendaro

Ezin duzu bisita galdu

enpresa hau eta dastatzea

bere produktuak

Txokolategileen 5 belaunaldi

Bernardoren semeak, Juan Maria Saint-Geronsek, lehengaia etxean izatea aprobetxatu zuen, eta Bilbon txokolategile lanbidea ikastea erabaki zuen. Hala, kakao errota bat jarri zuen bere etxean, gaur egun leku berean jarraitzen duena, eta 150 urte baino gehiago daramatza bertan. Antzina, errota hori ondoko gelan zegoen asto batek mugitzen zuen, eta ondoren Gipuzkoan instalatu zen lehen motor elektrikoak ordezkatu zuen.

Harrezkero eta gaur egun arte, Saint Gerons familiak, bere 5 belaunaldietan, txokolatea egiten jarraitu du, artisautza-prozesuari eutsiz eta filosofia bera duten produktu berriak sartuz: artisau-ekoizpena eta kalitate handiko lehengaiak.

Fabricación del chocolate
Txokolatearen fabrikazioa

Aipatzekoa da Begoña Garateren papera, Antonio Saint-Geronsen emaztea negozio tradizional honen jarraipenean. Hain artisau lanbideari eusteko zailtasun handiak ikusten ziren une batean, Begoñak biratu egin zuen fabrika txikia, ekoizpena areagotuz eta dibertsifikatuz.

Zalantzarik gabe, gozagarria da enpresa tradizional hau bisitatzea, eta are atseginagoa bere produktuak dastatzea.

Mendaro Txololateak

Azpilgoeta, 21    20850 MENDARO
TEL. 943 75 51 15             www.chocolatesdemendaro.com

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Asko gustatuko zaizu