Vitoria-Gasteiz, berezko zaporea duen hiria

Pintxo Cedida Miniature
Pintxo Cedida Miniature

Ezagutu euskal gastronomiaren aniztasuna eta bikaintasuna Gasteizen. Bertako produktuak, tradizioa eta talentua uztartuz, herri-proposamenen eta plater sofistikatuen konbinazio zaindua eskaintzen dizugu. Eskaintza horrek gurtzen ditu ondo jatea eta bertako ardoak, bai egunerokotasunean, bai hiriko urteko ekitaldi nagusietako batzuetan.

Babeslea:

Carlos Dávalos y Eduardo Ragazzi del Waska de Vitoria-Gasteiz
Carlos Dávalos eta Eduardo Ragazzi, Waska

Pintxoaren Astea

Hain zuzen ere, Arabako Pintxoaren Astea 2021 ospatu berri da, ekainaren 18tik 29ra, Arabako ostalaritza-establezimenduetan eta Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, azken fasean.

Arabako Pintxoaren Asteak bi fase izan ditu: bata, ostalaritza-establezimenduetan dastatzeko, ekainaren 18tik 27ra, eta, bestea, azken fasea, showcooking formatuan, sukaldariek pintxoa Epaimahaiaren aurrean aurkezteko, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, 2021eko ekainaren 28an eta 29an.

2021eko uda osoan zehar, lehiaketara aurkeztutako pintxo proposamen guztiak dastatzeko aukera izango duzu, establezimenduetan bertan. Informazio gehiago: www.semanadelpintxodealava.com

Pintxo vitoriano
Gasteizko pintxoa

Pintxo-pote

Erdi Aroko hirigunetik eta erdigunetik pintxoak jatea gomendatzen dizugu. Bertan, miniaturazko goi mailako sukaldaritza probatu ahal izango duzu, ibilbidean zehar hiriko toki interesgarrienetako batzuk aurkitzen dituzun bitartean.

Beste aukera bat pintxo-potea da. Pintxoak eta ardoak dastatzeko modu erraza eta ekonomikoa. Hainbat ibilbide daude martxan hiri osoan asteko egun desberdinetan (asteazkenetan, ostegunetan, ostiraletan eta larunbatetan), 19: 00etatik 23: 00etara. Kontsumitzearen prezioa (pintxoa eta potea) 1,50 eurotik gorakoa da.

Barra de Pintxos

Vitoria - Gasteizek konbinazio

zaindua eskeintzen dizu:

herri-proposamenak eta

plater sofistikatuak

Sasoiko produktuak

Sasoiko produktuak eta hurbileko baliabide naturalak gure sukaldaritza-kulturaren DNAn daude. Perretxikoak, barraskiloak, Idiazabal gazta, Añanako gatza, Arabako Errioxako ardoak edo Arabako txakolina dira tokiko establezimendu eta merkatuetan aurki ditzakezun eskaintzaren adibide batzuk.

Rioja Alta Haro

Ardoaren Ibilbidea

Gasteiztik kilometro gutxira, hainbat upeltegi bisitatu eta Ardoaren Ibilbidea egitea gomendatzen dizugu. Zain daukazu mahastiz jositako paisaia, 400 upategi inguru dituena, baita enotekak, hotelak, museoak eta jatetxeak ere. Eraikinen artean, Ghery edo Calatrava bezalako arkitektoen sorkuntza tradizionalak eta diseinu abangoardistak aurkituko dituzu. Informazio gehiago: www.rutadelvinoderiojaalavesa.com

Hau gustatu bazaizu, ez galdu:

Clara Canals, Ysios.

Hiru emakume upeltegi onenen buru

Ospe profesional handiko eta upategi onenetan funtsezko papera jokatu duten eta gaur egun ere jokatzen duten hiru emakume adituen esperientzia dakarkizuegu.

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Asko gustatuko zaizu