Astelehenetik 2023ko Aste Nagusiko kartela aukeratu ahal izango da

astenagusia

Epaimahaiak 6 irudi aukeratu ditu aurkeztutako 373 lanen artean: Marijaiarekin dantzan, 40 urteren ondoren, Gure jaiak, Txupinera eta Pregonera, Kooloreak eta Bihotzez. Bozketa ekainaren 19tik 25era egingo da, sistema misto baten bidez: aurrez aurrekoa Abandoko Barrutiko Udal Zentroan eta online udal webgunearen bidez. Gainera, kontuan hartuko da epaimahaiaren balorazioa. Aste Nagusia abuztuaren 19tik 27ra izango da aurten.

_55A5508

Bilbok Aste Nagusiko 43. edizioari hasiera emateko egunak kontatzen ditu. Lehenengo urratsa aurtengo jaien irudi izango den kartela aukeratzea da. Horretarako, abuztuaren 19tik 27ra ospatuko den Aste Nagusia iragartzeko kartela izateko lehiatuko diren sei lan finalisten aukeraketa hasi da.

'Bihotzez'
'Bihotzez'
'Después de 40 años seguimos'
'Después de 40 años seguimos saliendo a flote'

Bilbotarrek euren gogokoenaren alde bozkatu ahal izango dute ekainaren 19tik 25era bitartean, sistema misto baten bidez: AURREZ AURRE, Abandoko Barrutiko Udal Zentroan –Barrainkua kalea, 5– 08:30etik 21:30era, edo ONLINE, udalaren webgunearen bidez.

Lehiaketan hainbat jatorritako diseinu grafikoko profesionalek eta amateurrek parte hartu dute. Oraingoan, 373 lan aurkeztu dira, iaz baino 34 gehiago. Horietatik 111 bilbotarrak dira eta 84 Euskadiko gainerako herrialdeetakoak. Estatu mailan 157 diseinu jaso dira eta 21 atzerritik datoz: Italia, Bolivia, Buenos Aires, Portugal, Errusia, Mexiko, Nikaragua, Ekuador, Txina, Austria eta Brasil.

Nabarmentzekoa da aurten diseinu gehienak diseinuaren eta publizitatearen sektorean aritzen ez diren parte-hartzaileenak direla, 194 guztira.

_55A5778

Herritarren bozketa eta hautaketa

Kartel finalisten lehen aukeraketa Udal Korporazioko hiru ordezkarik osatutako Epaimahaiak egin du: Itziar Urtasun Jai Zinegotzia eta Jai Batzordeko Presidentea, Asier Abaunza eta Bruno Zubizarreta zinegotziak, Unai Euba Bilboko Konpartsetako kidea, Alicia Fernández Rekalde Aretoko Zuzendaria, Alberto Salcedo Arte Ederretan doktorea eta BilbaoArteko irakaslea, Igor Siguero EiTBko Kazetaria, Matar Kane Tall Koop SF 34 eta Kamanga Influencerseko ordezkaria eta Cristina Guezuraga Sirope Agentziako Sormen Zuzendaria.

Behin 6 kartel finalista aukeratuta, herritarrek bozketa egingo dute ekainaren 19tik 25era, herritarren parte-hartzea errazteko bozketa sistema misto baten bidez:

- Aurrez aurreko bozketa Abandoko Barrutiko Udal Zentroan (Barrainkua kalea 5). Bertan, kartel finalistak ikusgai egongo dira aukeraketa amaitu arte, eta ordutegi honetan parte hartu ahal izango da: 08:30etik 21:30era – astelehenetik ostiralera. Botoa emateko, egiaztagiriren bat aurkeztu beharko dute, hala nola NANa, gidabaimena edo antzekoa.

- Online bozketa Bilboko Udalaren webgunearen bidez egingo da.

Aldi berean, epaimahaia berriro bilduko da bere lanik gogokoena aukeratzeko.

Aurreko edizioetan bezala, herri-bozketak erabakiaren balioaren % 66 hartuko du, eta gainerako % 33a epaimahaiak.

Hiru bozketen baturatik puntuaziorik handiena lortzen duen kartela irabazlea izango da eta 3.000 euroko saria jasoko du. Erabakia ekainaren 27an jakinaraziko da.

Gure Newsletterera harpidetu

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar