Donosti eta Biarritz, turismoa sustatzeko baterako apustua

210712 BUS SS BIARRITZ_10b

Donostia Turismoak eta Biarritz Tourismek elkarrekin egin dute lan helburu bera lortzeko: bi turismogune bikainetako turismoa sustatzeko indarrak batzea turismo-marka bakarraren pean; horrek kanpoko merkatura begira erakargarritasun handiagoz proiektatuko ditu, bisitari berriak lortzen eta bisitak desestazionalizatzen lagunduko die.

Donostiako eta Biarritzeko turismo-erakundeek hilabeteak daramatzate ezaugarri komun ugari dituzten bi hiri marka turistiko bakarraren pean elkartuko dituen sustapen turistikoko lankidetza eta estrategia komuna lantzen. Bisitari berrietara iristea eta elkarren arteko indarrak bateratzea du helburu egitasmoak. Lehen ekintzak uztailaren 14tik aurrera jarriko dituzte abian “ Donostia - Biarritz- Bi hiri, gune bakarra” turismo-marka berria abian jarrita. Gainera, bi hiriak 60 minutuan elkartuko dituen zuzeneko autobusa jarriko da abian eta www.sansebastianbiarritz.com domeinuan webgune bat sortu dute elkarrekin.

Helburua bi hiriak epe luzera begira elkarrekin bultzatzea da, helburu diren nazioarteko publikoak zabalduta eta desestazionalizazioa sustatuta. Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék , adierazi du “ 6 hilabete daramatzagula proiektu honen inguruan lanean eta legealdiaren hasiera-hasieratik genuen ibilbide-orrian jasota. Donostia eta Biarritz prestigio handiko marka turistiko gisa bateratzea izan da asmoa, helburu komunarekin: Europako iparraldeko eta Asiako bisitariengana iristea eta gure turismogunez goi-denboralditik kanpo gozatzea. Bestalde, gertuko bisitariei batez besteko egonaldia luzatzea ahalbidetuko lukeen turismogune komuna eskaintzea du helburu.
Horretarako, eskaintza anitzagoa jasotzen du, ahaidetutako bi hirien arteko kultura, gizarte eta ekonomia arloko truke eta mugimenduari balioa emanda". Nazioartean ezagunak diren bi hiri dira.

Egitasmoa Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, Gipuzkoako Hotelen Elkarteak eta San Sebastián Shops ek babestu dute; gainera, Basquetour-en laguntza jaso du.

ss-biarritz-editada

"Donostia-Biarritz. Bi hiri, gune bakarra"

“Nahiko turismogune ezohikoak gara. Bi herrialdetan egon arren, bizitzako plazerez gozatzeko modu eta kultura antzekoak ditugu, ñabardura batzuk egon arren. Mugak eraikitzen jarraitzen duen munduan, bidaiari zorrotzenen esku jartzen dugu gauza beraren bi aldeak ezagutu ahal izateko aukera. Gastronomiari, surfari edo historiari dagokienez nazioartean erreferenteak diren bi hiri hauen artean 50 km-ko distantzia baino ez dago. Bost zentzumenetarako esperientzia bikaina eskainita, ondo bizitzea gustuko dutenak txundituta uzteko inoiz baino bateratuago dauden bi hiri dira. Ez litzateke erabatekoa izango Donostia bakarrik bisitatuz gero edo Biarritz bakarrik bisitatuz gero”.
Oinarri komun horren arabera, bi turismoguneetarako planak proposatu dituzte, haien gertutasunari eta osagarritasunari balioa emanda, esperientzia osoa izateko.
Autobús San Sebastián - Biarritz
Donosti - Biarritz autobusa

Donostia-Biarritz autobus espresa

Zuzeneko autobus batek Donostia - Biarritz lotuko ditu asteazken, ostiral eta igande guztietan, uztailaren 14tik abuztuaren 31ra bitarte.

Informazio praktikoa

Iraupena 60 min.

Ordutegia: Asteazken, ostiral eta igande. Uztailak 14 - abuztuak 31.

Biarritzetik irteerak: 9h, 11h, 13h, 15, 17h, 19h.

Donostitik irteerak: 10h, 12h, 14h, 16h, 18h, 20h.

Geldialdiak:

Donosti: Autobus geltokia. Federico García Lorca, 1.

Biarritz: 17 Avenue Charles Floquet Parking

Prezioak: Helduak 10€, 16 urte baino gutxiago 5€, 0-2 urtekoak doainik.

Salmenta:

www.sansebastianbiarritz.com

Donosti eta Biarritzeko turismo bulegoetan.

Hau gustatu bazaizu, ez galdu:

Alejandro Cesarco

Artiumek 2023ko erakusketa-programa aurkezten du

Artium Museo gasteiztarrak bakarkako erakusketak eskaintzen dizkie Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spínola artistei; eta nazioarteko museo eta erakundeekin batera ekoizten ditu bere erakusketa-proiektuak.

Seguir leyendo icono

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Asko gustatuko zaizu