Ezagutu Arabako 5 herri turismo gymkanen bidez

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatua aurkezpenean.
Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatua aurkezpenean.

Más sobre:

Bost gymkanak Antoñana, Estibaliz, Markinez, Agurain eta Gesaltza Añana ezagutzeko gonbita egiten dute. Gailu mugikorretarako joko interaktibo hauek doan daude eskuragarri gymkanaturistica.com/Araba-n.

Arabako Foru Aldundiak Antoñana, Estibaliz, Markinez, Agurain eta Gesaltza Añanako ondare kulturala ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten du, herri horietako historia eta pertsonaia ospetsuetan oinarritutako bost gymkana turistiko digital eta presentzialen bitartez. Gailu mugikorretarako joko interaktibo hauek doan eskura daitezke honako helbide honetan: gymkanaturistica.com/Araba.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuak eta Ramón Martín Gymkanas Turisticas Digitaleseko arduradunak aurkeztu dute prentsaurrekoan proiektu berritzaile hau, udalerri eta kuadrilletako ordezkariak eta Arabako eskualdeetako turismoko teknikariak bertan zirela. Araba Erdi Aroko profesionalek ere parte hartu dute.

2-(2)

Arabako Foru Aldundiak Antoñana, Estibaliz, Markinez, Agurain eta Gesaltza Añanako kultur ondarea ezagutu eta gozatzeko gonbita egiten du bost gymkana turistiko digitalen bidez

Cristina Gonzálezek azaldu duenez, "ekimen honen helburua da arabarrek eta bisitariek lurraldeaz eta bertako herri eta eskualde guztiez gozatzea, helmuga eta baliabide ezagunenak alde batera utzita. Arabako herri txikiak eta hain txikiak ez diren beste batzuk ezagutzera eman nahi ditugu gymkanen bidez, normalean bisitatzen gaituztenen ibilbide turistikoetan agertzen ez direnak".

Turismo gymkanak gailu mugikorren bidezko kultur ibilbideak dira, helmugan bertan jokatuz, eta, aldi berean, hainbat herritako ondare historiko eta kulturala ezagutuz: «Agurainerako azken trena», «Estibalizen sorginkeria», «Bitxien lapurreta» eta «Markinez herria eszenatoki gisa hartuta».

Aurkeztutako bost gymkanei beste berri batzuk jarraituko diete datorren urtean, Arabako beste herri batzuk ezagutzera emateko.

Harpidetu zaitez gure Newsletterrera

Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.

Te va a encantar