Industria turismoa Euskadin

Arditurriko meategiak, Oiartzun.
Arditurriko meategiak, Oiartzun.

Euskadi Europako industria-kontzentrazio handienetako bat izan da. Mende batez baino gehiagoz meatzaritza- eta industria-eremuetan kontzentratu ziren indarrak, lanak, asmamenak eta energiak balio berezia dute, iragan huts baina, aldi berean, epiko baten lekuko direlako.

Horrela, Euskadik duen industria- eta meatze-ondareak paisaia paregabe bat eratu du, etorkizuneko belaunaldiei, baina baita gure historia ezagutu nahi duten bisitariei ere, babestea, azaltzea eta zabaltzea merezi duena.

Aizpeako meategia, Zerain.
Aizpeako meategia, Zerain.

"Industrialdia" edo "Euskadiko Industria Turismoa" markapean, 2018an, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia turismo-produktu baten diseinuan hasi zen lanean, turistei eta bisitariei Euskadiren historia hurbilaren funtsezko zati hori, bere industrializazioa, ezagutarazteko. Une honetan, lurraldean zehar banatutako 34 ondare-baliabide industrialek osatzen dute Turismo Industrialaren Euskal Sarea. 34 baliabide horien bidez udalerrien historia industriala ezagutu ahal izateko. Meatzaritzako ustiategi zaharrei, lantegiei, trenbideei, ontziolei eta abarri lotutako 34 leku, balio historiko, kultural, teknologiko, sozial eta zientifiko handia dutenak.

34 baliabide horiek ERIH Europako Sarearen parte dira. Europako Kontseiluak aitortutako Europako kultura-ibilbidea da, eta industria-turismoaren munduko sare nagusia, Europako 50 herrialdeetan banatutako industria-ondareko 2.000 baliabide baino gehiago biltzen dituena.

Horien guztien zati handi bat meatze-ustiapenarekin lotuta dago. Jarduera hori funtsezkoa izan zen Euskadik izan zuen industrializazio-prozesua ulertzeko. Burdin mineralaren aztarnategirik gabe, Bizkaian batez ere, ezinezkoa da euskal industrializazioa ulertzea.

Irugurutzetako meatze-barrutia, Irun.
Irugurutzetako meatze-barrutia, Irun.

Meatzaritza

Meatzeen ustiapenaren hasierak, azken Karlistaldiaren ondoren, burdinaren ekoizpena azkar hedatzea eragin zuen, bai eta beharrezko komunikazio-azpiegituren garapena ere, mineralaren ustiapen masibo eta sistematikoa ahalbidetzeko eta minerala Europako kontinenteko beste herrialde batzuetara esportatzeko.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa, Zugaztietako meatze-herrixkatik eta Larreinetako funikularretik gertu, Bizkaiko meatze-arroan, gure meatzaritzako DNAri lotutako baliabide turistiko nagusietako bat da, baina ez bakarra. Gipuzkoan, mineralaren ustiapena txikiagoa izan zen arren, interes turistiko handiko barrutiak eta aztarnategiak kontserbatzen dira.

Aipagarriak dira Aizpeako meategia (Zerain), Mutiloako meategia, Irugurutzetako meategia (Irun) eta Arditurriko meategiak.

Arditurriko meategiak, Oiartzun.
Arditurriko meategiak, Oiartzun.

Azkenik, Araban, nahiz eta ez den meatze-ustiapen per sé bat, Añanako Gatz Haranak gatza ustiatzeko tekniketan murgiltzen du bisitaria duela 7.000 urtetik. Gainera, Añanako Gatz Harana "Anchor Point" izendatuta dago, ERIH Sarearen barruan aparteko lekua.

Suscríbete a nuestra Newsletter

Tenemos el mejor contenido de calidad turística y te lo enviamos a tu bandeja de entrada todos los meses.

Te van a encantar