Idiazabal, milaka urte dituen zaporea


Mundua bezain zaharra, Idiazabal gazta duela milaka urtetik ekoizten da. Gazta ondua da, gutxienez 2 hilabetekoa, Latxa eta Karrantzako ardien esne garbiarekin bakarrik egina, ezaugarri bereziak dituzten arraza autoktonoak.
Txikiak eta landatarrak, ia urteko egun guztietan ateratzen dira bazkatzera, eta esne kopuru mugatua baina kalitate handikoa ekoizten dute.
Gazta berezi eta gozo hau keztatua eta ketu gabea izan ahal da, tradizio ezberdinetako gastronomiaren arabera, eta esne ondu, gatzagi eta ke zapore sarkorra du, ahosabaian goxoa egiten duena.
Artzain, gaztagile eta sektoreko profesionalei esker, Idiazabalgo gaztaz goza dezakegu. Goierrin dagoen izen bereko herriari zor dio izena.
Idiazabal gazta kalitate handiko eta balio handiko produktu naturala da, Europako Gastronomia Ondare izendatua. Duela 8.000 urte baino gehiagotik artisau-lan bezela egiten dira, ia aldaketarik gabe. Emaitza gisa, pasta prentsatuko gazta heldu estimatu hori lortzen da, 1 eta 3 kilo arteko pisua duena.

Gaztarik hoberena
Urrian Idiazabalgo herrian Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa ospatzen da, non onenak aukeratzen diren. Horrez gain, hainbat jarduerarekin osatuko da jardunaldia, hala nola, nekazaritzakomakinen erakusketa, abereen erakusketa eta baserrietako produktuen salmenta. Era berean, euskal herri kirol erakustaldia, musika eta, jakina, Artzai Gaztaren Idiazabal gazta egiteko erakustaldia daude.

Aukera baduzu, ez galdu
Eusko Gazta
Txapelketa urrian
Gaztaren interpretazio zentroa
Elaborazioa hobeto ezagutu nahi dutenek, gazta honen jatorrizko izenaren sekretuakdeskubritu ditzakete Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzen idiazabal herrian. Gune ezberdinetan zehar, bisitariak gertutik ezagutuko ditu artzaien bizitza eta ardi hauen ezaugarri gehiago, beren esnetatikateratzen baita gazta hau. Horrez gain, gaztandegi batera bisitaldiak eskaintzen dituzte artisau-lanak egiteko prozesua ezagutzeko.
Gazta Interpretazio eta Dastatze Zentroa
Kale Nagusia 37 - Bajo 20123 Idiazabal (Gipuzkoa)
T.: 943 188 203 info@idiazabalturismo.com
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.