Thomas J Price-ren ‘Reaching Out’, obra gonbidatua Chillida Lekun

Más sobre:

Thomas J Priceren (Londres, 1981) Reaching Out eskultura Chillida Lekun aurkeztu da, eta maiatzaren 30era arte egongo da ikusgai museoko zelaian. Museoak hartzen duen bigarren obra gonbidatua da, Louise Bourgeoisen Eye Benches III lanaren ondoren, 2021ean bisitatu ahal izan zena.
"Joan den udan Hauser & Wirth Somerset-en Eduardo Chillidari eskainitako erakusketa Thomas J Priceren erakusketa paralelo batekin batera egin zen. Erakusketa horrek bi eskultoreen lanen arteko elkarrizketa sentitzeko aukera eman zigun", Mireia Massaguek adierazten duenez, museoko zuzendaria. "Teknika desberdinak erabiltzen dituzte, emaitza oso desberdinekin, baina zubi argia ikusten dugu haien artean, tolerantzia edo aniztasuna bezalako balioekin; hori dela eta, proposamen interesgarria iruditu zitzaigun museoko bisitariek artista garaikide hori ezagutzeko eta Chillidarekin lotutako haren obra ezagutzeko".
Reaching Out (2020)
Reaching Out (2020) hiru metroko altuera duen eskultura da, eta neska beltz bat irudikatzen du, esku artean duen telefono mugikor bati begira. Priceren lanak pertsona beltzen irudikapenaz eta horiek eremu publikoan eta artearen historiaren testuinguruan duten posizioaz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Bigarren aldia da, gainera, emakumeen figura sortzen duela, historikoki obra publikoan ordezkaritza txikia izan duen kolektiboa.

Nabaritasunari eta irudikapenari buruzko gogoeta horri hiperkonektibitatea eta gaur egun teknologien erabileraren ondorioz bizi dugun isolamendu paradoxikoa gehitu behar zaizkio. Estela Solana museoko erakusketen arduradunak azaldu duenez, "pertsonaia telefono mugikor bati begira agertzeak esanahi bikoitza du. Ikuslearekiko eskala-desberdintasunak eta ikuslearekiko ikusmen-kontakturik ezak lagundu egiten du hautematen pertsonaia hori ez dela espazioa konektatzen edo partekatzen ari hura ikusten duenarekin, baizik eta plano desberdin batean kokatzen dela, eta gehiago gonbidatzen duela hausnarketara interakziora baino. Bestalde, smartphoneak obran duen protagonismoak eskultura honek jorratzen duen beste gai garrantzitsu bat jartzen du mahai gainean: gailu elektronikoek gure sozializazioan, egunerokotasunean, kulturan eta hiri-paisaian duten eginkizun nagusia".
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.