Balenciaga, Elkano eta txakolina, bisitatu Getaria

Getaria kostaldeko herri bat da, Juan Sebastian Elkano munduari bira eman zion lehen gizonaren eta Cristobal Balenciaga diseinatzailearen jaioterria izateagatik ezaguna. Era berean, ospetsuak dira parrilan arraina eta jatorri-deitura duen ardo zuria prestatzen dituzten bere jatetxeak, Getariako Txakoli izenekoa. Gure kostako herri xarmangarrienetako bat.

Getaria Gipuzkoako erdialdeko kostaldean dago, Kantauri itsasoaren ertzean. Bere alde zaharra, XVI. mendera arte uharte bat izan zen San Anton mendiarekin lurra lotzen duen tonboloan dago. San Anton mendiaren silueta sagu baten antzekoa da, tonboloak eta Getariako herriak bere buztana osatzen dutelarik. Horregatik, San Anton mendia ezagunagoa da Ratón de Getaria ezizenarekin, Gipuzkoa osoko postalik ohikoenetako bat baita.

Jatorrian, multzo historikoa harresituta eta torreatuta zegoen, baina gaur egun ia ez dira elementu horiek kontserbatzen. Deigarria eta oso ezaguna da San Salbador elizaren azpitik igarotzen den pasabide bat, Kale Nagusia eta portura daramaten eskailerak lotzen dituena. Pasabide honek Katrapona izena jasotzen du eta antzinako defentsen aztarna da.
Juan Sebastián Elkano
"Primus circumdedisti me" izan zinen buelta eman zenidan lehena. Honela dio Carlos V.a enperadoreak Juan Sebastian Elkanori lurreko lehen zirkunnabigazioa burutu ondoren eman zion armarriaren idazkunak. Horrela ezagutu zuen euskal nabigatzailearen balentria, 1522ko irailaren 6an Sanlúcar de Barramedara iritsi zena Victoria itsasontzian, itsasoratu eta hiru urtera.
Juan Sebastian Getarian jaio zen, Gipuzkoako kostaldean, aurkikuntzen garaiaren hasieran, 1487an.


Bere "sagu" ospetsua
Getariako sinbolo bat da

Critóbal Balenciaga
Christian Diorrek "gu guztion maisua" deitzen zuen, Hubert de Givenchyk "goi Mailako josturaren arkitektoa" bezala aipatzen zuen, eta Coco Chanelek "benetako couturier bakarra" bezala. Aurkitu jenio honen bizitza.
Cistóbal Balenciaga Eizaguirre Getarian jaio zen 1895eko urtarrilaren 21ean, familia langile batean. Aita, arrantzalea, Balenciagak 11 urte zituela hil zen. Ama, Balenciagarentzat erreferentea, jostuna zen eta Casa-Torreseko markesen familiarentzat lan egiten zuen.

Getariako txakolina
XIX. mendearen hasieran txakolina baserrietan ekoizten zen eta autokontsumora mugatzen zen. Gaur egun, urtean 2 milioi botila baino gehiago ekoizten dira eta mundu osoko mahai hautatuenetara esportatzen da. Garapen galanta ardo gazte horrentzat, apur bat aparduna eta freskagarria, jatorri-deitura duena: Getariako Txakolina. Bisitak egiteko ateak irekitzen dituzten upeltegi ugari daude, eta, gainera, ekitaldi erakargarrien egutegi baten protagonista da.
Harpidetu zaitez gure Newsletterrera
Kalitate turistikoko edukirik onena dugu, zure posta elektronikora bidaliko dizugu hamabost egunetik behin.