Txakolin Topaketa 2022, Donostiako Boulevardean

TT-cartel-01-150portada

Bi urtez ospatu gabe egon ondoren, Donostiako Boulevardera itzuliko da Txakolin Topaketa. Getariako Txakolina bezalako gure ardoa ezagutzeko topaketa.

Aurten, ZAPOREAK elkartearen laguntza izango da. Getariako txakolina eta prestatuko dituzten pintxoak zerbitzatzen lagunduko dute: gildak eta askotariko Eusko Label gaztak. Bildutako dirua ZAPOREAK elkartearentzat izango da, martxan dituzten proiektuak finantziatzeko.

Donostiako Txakolin Topaketan, Getariako Txakolin kopa bat eta pintxoa (gilda edo gazta) 3 €-tan jarriko dute. Errepikatzeko gogorik izanez gero, 1 €-ean beste txakolin bat eta pintxoa dastatzeko aukera egongo da.

Dastaketa 12:00etatik 14:30era izango da.  Musikaz girotuta egongo da eta goizean zehar, ardoaren kulturaren dibulgatzailea den Mikel Garaizabalek dastatze komentatuak eskainiko ditu Getariako Txakolina JDri eta bertako txakolinei buruz gehiago ikasteko.

TT-cartel-01-150ed

Suscríbete a nuestra Newsletter

Tenemos el mejor contenido de calidad turística y te lo enviamos a tu bandeja de entrada todos los meses.

Te van a encantar